Eskoriatzako Presoen Lagunak Taldeak elkarretaratzea deitu du domekarako

Imanol Beloki 2015eko urriaren 2a

Marixol Iparragirre eta Mikel Albisuren atxiloketaren hamaikagarren urteurrena betetzear dela, "hamaika urteotako dispertsioa, isolamendua, jazarpen mediatikoa, gose eta egarri grebak, espetxe zigorrak, giza eskubideen ukapena, Eskoriatzako Udalak familiakoei emandako diru laguntzak Donostiako epaitegiak bertan behera uztea…" salatzen ditu Eskoriatzako Presoen Lagunak Taldeak. Horretarako, elkarretaratze deialdia egin du, 13:00etan izango da, domekan Eskoriatzako herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak