Ez da erripa gogorrak dituen bidea izango, eta paisai ederrak ikusteko aukera izango da. Salburuko parkean bazkalduko dute bertaratuek, eta hezeguneko behatokitik hegaztiak behatzeko aukera izango dute gainera.
Bueltan, Ullibarri Gamboako urtegia zeharkatuko dute, eta Marisa jatetxean amaituko dute egun osoko martxa. Izena eman nahi duenak 609 96 61 27 telefonora deitu beharko du.