Zeramika ikastaroak ematen segituko dute Zubiate labean

Imanol Beloki 2015ko urr. 2a, 10:25
Zeramika ikastaragoa egingo dute Zubiaten.

Apiriletik ekainera arte, Zubiateko aitzindarien babespean, buztinaren munduari sarbidea bilatuz izenpean, heldu eta umeentzako buztin eta zeramika ikastaroak ematen ibili dira Zubiaten, Iñaki Lizundiaren eskutik.

Esperientzia aberatsa izan dela azaldu dute Ibarraundi museotik, eta, horregatik, ikastaro gehiago antolatuko dituztela adierazi dute. Ikastaroa hiru hilabetekoa izango da, urriaren 13tik abenduaren 29ra arte, martitzenero. Heldu eta umeentzat izango da ikastaroa. Helduak 18:00etatik 20:00ak arte egongo dira eta umeak, 16:45etik 17:45ak arte. Gutxienez, hamabi pertsonako taldea egin gura dute, eta Ibarraunditik gonbidapena egin dute jendeak izena eman dezan.

Prezioak eta izen-emateak

Helduek 120 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan parte hartzeko, 40 euro hilero. Langabeek, berriz, 90 euro ordaindu beharko dituzte, 30 euro hilero; eta umeek 60 euro, 20 euro hilero.
Izena eman daiteke Ibarraundi museoan, ibarraundi@eskoriatza.eus helbidera idatzita edo 943 71 54 53 telefono zenbakira deituta, urriaren 9a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak