Seniorrek denboraldia hasiko dute zapatuan

Imanol Beloki 2015ko urr. 1a, 13:33
Senior mailako saskibaloi taldekoak Pagaldai harategian. | Eskoriatza KE

Eskoriatzako saskibaloi taldeko senior mailako emakumezkoek aste bukaera honetan hasiko dute denboraldia. Kanpoan jokatuko dute, Azkoitiko kiroldegian. Partidua zapatuan izango da, arratsaldeko seietan, Zurt Tabernaren aurka.

Aurten, gainera, berrikuntza batekin dator taldea; izan ere, kamiseta berriak estreinatuko dituzte senior mailako emakumezkoek. Hain zuzen ere, Eskoriatzako Pagaldai harategiak babesa eman die, eta entrenatzeko kamiseta berriak atera dituzte horren adierazgarri. Bada, taldea Pagaldai harategira joan da emandako babesa eskertzera, eta bertan talde argazkia atera dute taldekideek harategikoekin batera, estreinatuko duten kamiseta berriak eskuetan dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak