Eskoriatzako zaharren egoitzakoak pozik ibili dira kalean

Imanol Beloki 2015eko irailaren 28a

Mugikortasun astean, Eskoriatzako ikastetxeetako haurrek zaharren egoitzako erretiratuak kalera atera dituzte. Hainbat txoko erakutsi dizkiete; Udal liburutegia, Zaldibar antzokia, Ibarraundi museoa, Zubiate labea, Huhezi Unibertsitatea… Balorazio oso positiboa egin dute zaharren egoitzatik, eta ekintza honi jarraipen bat ematea nahi dute. Hala, bilera bat egingo dute ekintza honi jarraipena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak