Eskoriatzako Olazar elkarteko erretiratuendako egun borobila izan da gaurkoa. Egun osoko egitaraua zuten prest: meza, salda beroa, bazkaria eta dantzaldia. Udal Pilotalekuan egin dute bazkaria, eta amaieran etorri dira omenaldiak eta opari zozketak.
Elkarteko bi pertsona nagusienak omendu ditu Udalak. Pablo Ganboak txapela jaso du, eta Elena San Vicentek lore sorta. Eskoriatzako alkate Jose Ramon Zubizarretaren eskutik jaso dituzte opariok.