Ondorioz, bitarte horretan, by-pass bat prestatuko da Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzadan, zirkulazioa bi noranzkoetan izan dadin; horretarako, pasabideak egokituko dira erdibitzailean, obrak egingo diren zatiaren muturretan (119,520 - 121,220 KP), eta dagokion seinalizazioa jarriko da.
Eguraldiak ahalbidetzen badu lanak behar bezala egitea, lan egitasmoaren arabera, galtzada erabat itxiko da Eibar-Gasteiz noranzkoan, eta zirkulazioa Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzadatik desbideratuko da, egokitu egingo baita bi noranzkoetako zirkulazioa ahalbidetzeko. Galtzada itxiko da indusketa egin eta lerratutako materiala kentzeko behar adinako denboran, hori egitea beharrezkoa baita aurreikusitako egonkortze lanak egiteko.
Urriaren 11ko 20:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinalizazioa kenduko da eta Gasteiz-Eibar noranzkoko galtzada irekiko da; prestatu diren erdibitzaileko pasabideak itxi eta zirkulazioa baldintza normaletara itzuliko da, bi noranzkoetan.