Jarduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorri beharko dute; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea.
Herritar guztiei zuzenduta egon beharko dute ekintzek, eta herrian bertan egin beharko dira. Kultura jarduerak mota guztietakoak izan daitezke: dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak…
Eskaera tramitatzeko
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era aurkeztu ahal izango dira diru laguntzak, irailaren 30a baino lehen, udaletxeko harreran, edo, bestela, Eskoriatza.eus webgunean. Hain zuzen ere, eskaerak egiteko irizpide batzuk bete beharko dira, Eskoriatzako webgunean adierazten den moduan.