Erretiratuek egun osoko egitaraua prestatu dute domekarako

Imanol Beloki 2015ko ira. 24a, 17:38
Olazar erretiratuen elkartekoak bidaia batean.

Egun osoko egitaraua prestatu dute Eskoriatzako Olazar elkarteko erretiratuek domekarako. 12:30ean meza izango dute, eta gero, herriko plazaren inguruan batuko dira salda beroa hartzeko.

14:00etan, bazkaria izango dute Udal Pilotalekuan, eta elkarteko zaharrenek lore sorta eta opariak jasoko dituzte Udalaren eskutik. 97 urteko Pablo Ganboa eta 92 urteko Elena San Vicente izango dira omenduak. Eguna amaitzeko, berriz, dantzaldia izango dute.

Irailaren 29an bidaian

Irailaren 29tik urriaren 5era bidaia egingo dute Olazar elkartekoek. Bidaia horretan hainbat txango egingo dituzte Gaztelako zenbait herri eta hiritan. Besteak beste, Segovia, Aranjuez, Toledo, Cuenca, Madril…
Ostatu, berriz, Alcala de Henaresko Badel de Alcala de Henares hotelean hartuko dute, herriaren erdigunean, Cervantes plazaren ondoan.

Mugikortasunarekin bat

Aste osoan, egunero, Eskoriatzako ikastetxeetako haurrek kalera atera dituzte zaharren egoitzako hainbat erretiratu. Zubiate, Huhezi, Ibarraundi, liburutegia eta Zaldibar aretoa ikustera atera dituzte, eta, bide batez, une eder bat pasatu dute elkarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak