Eskoriatzako ur depositu zaharra gazteen jolastoki izan da urte askoan. Gaur egun, aldiz, ez dago egoera onean, eta leku atsegina eta jolasteko eremua berreskuratu nahi dute. Hezkuntza Foroak –Luis Ezeizako eta Arizmendiko gurasoak eta Eskoriatzako Udala– antolatuta, 16:00etan irtengo dira plazatik haurrak, gurasoekin batera. Han, txabolak naturako elementuekin eraikiko dituzte. Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa izango da arropa zaharrak eroatea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.