Eskoriatzako auzo-alkateek kargua hartu dute

Imanol Beloki 2015ko ira. 23a, 14:21
Eskoriatzako auzo-alkateen talde argazkia.

Eskoriatzako zazpi elizateetan, eta baita Lete auzoan ere hauteskundeak egin dira elizate bakoitzean ordezkariak izendatzeko. Elizate bakoitzean ateratako emaitzak Alkatetzari jakinarazi zaizkio eta atzo egin zen iraileko ohiko plenoan kargua hartu zuten ordezkari guztiek. Hala, elizate bakoitzeko auzo-alkateak izendatuta, herri-gunetik aldendutako auzoek ordezkari pertsonala izango dute.

  1. Apotzaga elizatean Ion Zubizarreta Bengoetxea
  2. Bolibar elizatean Aitor Alarcia Iriarte
  3. Gellao elizatean Jokin Mujika Dorronsoro
  4. Marin elizatean Alberto Letona Viteri
  5. Mazmela elizatean Ainara Zubillaga Esnal
  6. Mendiola elizatean Oskar Madinabeitia Medrano
  7. Zarimutz elizatean Maria Jesus Fernandez de Arroyabe Urcelay
  8. Lete auzoan Edurne Uribesalgo Pagalday

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak