Herritar askok hartu zuten parte jaitsieran, 18 eskoriatzar ausartu ziren lasterketan parte hartzen. Hauetatik denborarik onenak, Gorka Urrutiak, Lander Mediavillak eta Josu Otxoak egin zituzten, hurrenez hurren.
Lasterketa arazo berezirik gabe burutu zen. Goitibehera bat irauli egin zen jaitsierako azken zuzenean, eta beste batek kontrola galdu eta hesiaren kontra jo zuen, jaitsiera ikusten ari zen ume baten hanka joz. Baina, gertaera horiek ez zuten aparteko ondoriorik izan.