Nagusien egoitzan obra batzuk egiten dabiltza, eta diruz laguntzeko antolatu dute garagardo azoka. Egoitzako zuzendari Dorleta Sologaistoaren esanetan, "iazko martxan joan da azoka, baina afari gehiago enkargatu dira aurten; janari asko ekarri da eta 1.800 litro garagardo ere bai".
Egubakoitzean tonbola ere egin zuten, baina zapatuan ziren kentzekoak.
Garagardoari dagokionez, askotarikoak zeuden dastatzeko; garagardo alemanak, gehienak, baina baita Arrasateko Zerb garagardoa eta aurtengo nobedadea, Desperados garagardoa. Dirudienez, ordea, jendeak gurago izan ditu aukera tradizionalagoak, betikoak.
Egubakoitz gauean, Eskoriatzako Alaitzen taldeak mexikanadekin girotu zuen azoka, eta segidan, Hankamotx bertso eskolakoek ikasturte hasierako ekitaldia egin zuten han bertan.