Mariatxien ostean, Hankamotx bertso eskolakoek ikasturteko hasierako ekitaldia egingo dute. Hala, Jon Martin eta Oskar Estanga izango dira, 20:00etan, bertso musikatuekin.
Parte hartzeko gonbidapena
Zaharren egoitzako patronatuak herritarrak animatu nahi ditu tonbolan eta jai solidarioan parte hartzera.
Bestalde, lan-txandak egin nahi dituenak ere ateak zabalik izango ditu.