Hala, talde txikietan eserita ordubetez euskaraz berba egiteko batuko dira euskara praktikatu, ikasi eta erakutsi nahi dutenak. Plazan mahaiak egongo dira, eta, horietako bakoitzean, herriko gai baten gaineko solasaldia egingo dute. Miriam Isasmendi Berbalagunen koordinatzailearen esanetan: "Gure presentzia sumatzeko kalera atera nahi izan dugu, eta hurbiltzen direnek euskara praktikatzeko, jende ezberdina ezagutzeko aukera… izango dute".
Mintzodromoa 19:00etan hasiko da, eta izena eman nahi duenak kultura etxera joanda, berbalagunak@gmail helbidera idatzita edo 661 746 376 telefonora deituta egin dezake. Gainera, egunean bertan ere eman ahal izango da izena, zazpiak aurretik plazara joanda.
Saioa amaitzeko, luntxa
Euskaraz jardun ondoren, Mintzodromoan parte hartu dutenentzako luntxa izango da, 20:00etan, herriko plazan.