Guztira, 1.800 litro inguru garagardo izango da, mota guztietakoak, gainera: alkoholdunak, alkohol bakoak, limoiarekin nahastutakoak eta artisaua. Bestalde, mokadutxo bat hartzeko aukera ere egongo da: oilasko izterrak, saltxitxak, ukondoa, patata frijituak eta herritarrek prestatutako tortilla-pintxoak. Saldutakoarekin batzen den dirua, urtero egin den moduan zaharren egoitzako lanei aurre egiteko erabiliko da.
Garagardoak eta jakiak hartzeaz gain, nahi dutenek aukera izango dute zaharren egoitzari beste modu baten diruz laguntzeko; izan ere, tonbola solidarioa egongo da aurten ere, eta han, eskoriatzarrek etxetik eroandako materiala zozketatuko dute.
Tonbolarako objekturen bat eman nahi duten guztiek zaharren egoitzara eraman dezakete gaurtik domera bitartean. Hala, zaharren egoitzako patronatuak eskoriatzarrak animatu nahi ditu tonbolan eta jai solidarioan parte hartzera.
Zaharren egoitzakoen bisita
Urtero moduan, zaharren egoitzako erretiratuek bisita egingo dute garagardo azokara. Egubakoitzean, hilak 18, arratsaldean, 16:30 inguruan joango dira zaharren egoitzakoak plazara merienda egitera.