Udako argazkien lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea zabalik dago oraindik

Imanol Beloki 2015eko irailaren 3a

Ibarraundi museoak Udako Argazkien IV. Lehiaketa antolatu du, eta urriaren 1a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna. Argazkiak ibarraundi@eskoriatza.eus helbidera bidali beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi argazki aurkez ditzake lehiaketara, kontaktua, adina eta izenburua jarrita.

Hiru sari egongo dira: 15 urtera artekoentzat, 16-49 urte bitartekoentzat eta 50 urtetik gorakoentzat. Sari bakoitza 50 axtroki izango da.

30 argazkirekin erakusketa

Ekonomia Garapen Jasangarrirako batzordeak aukeratutako 30 argazkirekin erakusketa egingo dute Ibarraundi museoan urriaren 12tik 16ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak