Iaz, pilota partiduak jokatu zituzten goizean goizetik, baina aurten ibilaldi txiki bat egiteko aprobetxatu dute auzotar batzuek. Gosea egin ondoren, bazkaria Catering batek prestatu zuen eta menu bikaina izan zuten gainera; entsalada, frijituak, bakailaozko piper beteak, legatz arrautzaztatua eta amaitzeko izozkia flanarekin.
Gaztetxoak gusturen
Bazkal ostean, gaztetxoak izan ziren protagonista, izan ere; urezko globoekin bata-besteari bustitzen ibili ziren, pilotan jolastu zuten, eta piñata ere izan zuten.
Erleak etxafuegoak botatzean
Jai egunari hasiera emateko etxafuegoak bota zituzten auzotarrek. Bota zituztenean inguruko zuhaitz batetik erleak irten ziren zaratarengatik, eta bertan zeuden lau lagunek ziztada jaso zuten ezer larririk gertatu barik.