Martxotik lanean eman ostean, uztailaren 23an ireki zituzten AP-1eko autobideko bi erreiak Eskoriatzan Gasteizeko noranzkoan, udako irteera operazioa errazteko. Baina, lan guztiak erabat amaitu barik utzi zituztenez, abuztuan lanean segitu dute eta zirkulazio gutxiagoko egunak aprobetxatuta, errei bakarra izan da zabalik, "makinak errazago lan egin dezaten", Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez.
Lanak erabat noiz amaituko dituzten ez dute zehaztu, baina egunotan ibilgailu gutxiago dabilela aprobetxatuta, errei bakarra egongo da zabalik hurrengo egunotan autobideko tarte horretan Gasteizera bidean.