Kalakan taldeko hiru perkusionisten kantekin asko disfrutatu zuten kontzertura gerturatu ziren guztiek. Aretoa guztiz bete zen eta askok kanpoan geratu beharra izan zuten. Eguraldiarengatik, toki aldaketa egitea onuragarria izan zen, bai ikusle eta bai taldearentzat ere.
Publikoaren entregaz pozik antolatzaileak
Balorazio oso positiboa egin dute Errekan Gora egitasmoko antolatzaile diren Atxorrotx Kultur Ekimenekoek. Taldearen gertutasuna eta publikoaren entrega azpimarratuz.
Arratsaldean berriz, Xabi Solano eta DZrekin emango diote amaiera Errekan Gorako kontzertuei. Emanaldia Hotelean izango da 18:30ean.