Fermin Balentziaren kantaldia osasun arazoengatik bertan behera geratu da eta mesede gisa etorriko dira Xabi Solano eta Zigor DZ Eskoriatzara, Esne Beltza taldeko bi kideak, talde izaera alde batera utzita; Xabi Solano –ahotsa, gitarra eta trikitia– eta Zigor DZ –platerak, scratchak, samplerrak–igoko dira taula gainera. Elektronika eta giro akustikoak jorratuko dituzte, Esne Beltza Sound System emanaldia eskainita.
Trikitia eta scratcha batuz
Xabi Solanoren esanetan: "Iaz, urte hasieran Alemanian jo genuen Zigorrek eta biok era honetan, berezitasun moduan, eta orain, berriz, herriko tabernei elkartasuna adierazteko ere kontzertu batzuk eman ditugu".
Eskoriatzara Xabi Solanoren ibilbideko kantak ekarriko dituzte, mota guztietakoak. Instrumentu zaharra eta berria nahastuz, emanaldi berezia eskaintzeko asmoz.