Urriaren 1a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna, eta urriaren 12tik 16ra bitartean egingo da botazioa. Irabazlea aukeratzeko botoak Garapen Batzordeak, herritarrek Ibarraundiko erakusketan eta Facebook eta webgune bidez emango dituzte.
30 onenekin erakusketa
Aurkeztutako argazkietatik 30 aukeratuko ditu Ekonomia Garapen Jasangarrirako batzordeak, eta argazki horiekin erakusketa egingo dute Ibarraundin urriaren 12tik 16ra bitartean.