Eskoriatzako Marin auzoko jaiak, Madalenak, izango dira aste bukaera honetan

Imanol Beloki 2015eko uztailaren 24a

Iaz, Lexarrape elkartean egin zuten auzo-afarian. | Imanol Soriano

Bihar, zapatua, 18:00etan hasiko dira Maringo auzoko jaiak, eta jaiei hasiera emateko etxafuegoak botako dituzte. Horren ondoren, festa kanpaiak joko dituzte Arientzako kanpai-jotzaile eskolakoek, eta 21:00etan, auzo-afaria egongo da Leixarrape elkartean. Egunari amaiera emateko, 23:00etan, erromeria izango da Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Domekan, berriz, 12:00etako mezaren ondoren, luntxa egingo dute, eta hala amaituko dira Maringo Madalena jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak