II. areto futbol txapelketan parte hartzeko azken astea izango da

Imanol Beloki 2015ko uzt. 17a, 14:00

Eskoriatzako gazte talde batek antolatutako II. areto futbol txapelketa uztailaren 24an, egubakoitza, jokatuko da Luis Ezeizako kantxan. Dagoeneko bost taldek eman dute izena txapelketan: Eskoriatzako bi taldek, Zumarragako batek, Aretxabaletako batek eta Arrasateko beste batek.

rduko txapelketan hainbat talderekin hitz egin zuten antolatzaileek, eta, batzuen baiezkoa jaso bazuten ere, oraindik izena eman barik dute. Antolatzaileen arabera, "beste sei taldek emango dute izena; hori uste dugu, baina izena eman barik dute oraindik. Guztira, hamaika talde inguru egongo gara, gutxi gorabehera".

Jokatzeko egin beharrekoa

Izena eman nahi duen taldeak 60 euro ordaindu beharko ditu, eta talde bakoitzak arduradun bat izendatu eta telefono zenbaki bat eman beharko du. Horretarako, Whatsapp aplikazioa erabiliko da, eta txapelketan jokatu nahi duenak 646 942 866 edo 688 687 075 zenbakira idatzi beharko du.

Lehiaketaren ordutegia ez dute finkatu oraindik; izan ere, izena ematen duen talde kopuruaren arabera zehaztuko dute zenbat orduko txapelketa izango den, eta noiz hasi eta bukatuko den. Hala eta guztiz ere, hiru sari egongo dira: lehenengoarentzat, batzen den diruaren %60 izango da; bigarrenarentzat, %30; eta hirugarrenarentzat, %10.

Antolatzaileak talde bila

Duela bi urte antolatu zuten lehen aldiz txapelketa, eta aurten ere parte hartuko duen Aretxabaletako Biris taldeak irabazi zuen. Sei taldek jokatu zuten lehiaketa, eta aurten talde gehiagok izena emateko ahalegina egingo dute antolatzaileek.

Zapatu honetan Aretxabaletan izango den zazpiko futbol lehiaketan izango dira Eskoriatzako lehiaketako antolatzaileak, taldeei gonbidapena egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak