"Tailer horren helburua emozioak eta erlazio positiboak potentziatzea eta negatiboak alde batera uztea da", dio Areano landetxeko Mikel Zamorak.
Giza baliabideen profesionala izan da urte askoan Mikel Zamora, eta coaching, adimen-emozio eta halako ikastaro askotan egondakoa da. Haren ustez: "Eguneroko bizitzarako aproposak dira horrelako ikastaroak".
Ekintza ugari landetxean
Duela gutxi, Mikel Zamorak Namibian egindako bidaian ateratako hainbat argazkiren erakusketa egin du Areano landetxean, eta bertan daude argazkiak ikusgai.
Bestalde, egingo den positibotasun tailerraz gain, yoga ikastaro bat egiteko asmoa dute hilabete honetan, eta baita antzerki bat edo beste ere.
Haren esanetan: "Gure asmoa jendea landetxera erakartzea da, eta landetxeari bizitza emateko ekintza kulturalak prestatuko ditugu".