Deialdi horren xedea da Eskoriatzan euskararen erabilerarako diru laguntzak ematea. Bi eremu hauetan emango dituzte: euskara hutsezko errotuluak jartzeko edo irudi korporatiboa euskaraz jarri nahi duen merkatarientzat.
Diru laguntzak jaso nahi duenak Eskoriatzako Udal Euskara Zerbitzu bitartez tramitatu beharko du; kultura etxera joanda, euskara@eskoriatza.eus helbidera idatzita, edota 943 71 46 88 telefonora deituta. Eskaera aurkezteko epea, berriz, 2015eko abenduaren 11 da eta aurkeztu beharreko dokumentuak Eskoriatza.net webgunean daude.
Eusko Jaurlaritzaren deialdia
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak merkataritza-saltokiak modernizatzeko 2015. urteko diru laguntza deialdia egin du; eskaerak aurkezteko epea irailaren 15a da, 12:00etan.