Arozenatarrak taldeko kideak, Aitor, Urko eta Xanet Arotzena, txistulari familia ezaguneko laugarren belaunaldia dira, eta txistuaz, gitarra klasikoaz eta perkusiozko hainbat instrumenturekin igo ziren taula gainera emanaldia eskaintzera. Oiartzuneko taldeak estilo ezberdineko musika landu zuen, Zaldibar antzokian.
Errekan gora
Arozenatarrak taldeak eskainitakoa Atxorrotx kultur elkarteak antolatzen duen Errekan gora egitasmoaren bigarren kontzertua izan da. Aurretik, 4kotegehi7 taldea aritu zen Huheziko klaustroan. uztailaren 18an, Glaukoma taldea arituko da herriko plazan, uztailaren 24an, Kalakan taldea izango da Santa Mariñe plazan, eta 25ean, egitasmoari bukaera emateko, Fermin Balentziak kontzertua eskainiko du hotel tabernan.