EskoXtrem martxa egingo dute zapatuan, hilak 11, Eskoriatzan

Xabier Urtzelai 2015eko uztailaren 10a

Iazko martxako une bat.

Mendi bizikleta irteera egingo dute bihar, zapatua, Eskoriatzan (08:30ean, plazan). Iaz moduan, aurtengoan ere antolatzaileek aparteko lana hartu dute ibilbide erakargarria prestatzen, bidezidor asko, tarteka teknikoki zorrotzak, eta fisikoki ere ondo daudenendako zuzenduta. Guztira 50 kilometro izango dira, 2.000 metroko desnibelaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak