Lehiaketako ordutegia ez da finkatu oraindik, izan ere, izena ematen duten talde kopuruaren arabera zehaztuko da zenbat orduko txapelketa izango den, eta noiz hasi eta bukatuko den. Hala eta guztiz ere, hiru sari egongo dira. Lehenengoarentzat batzen den diruaren %60 izango da, bigarrenarentzat, %30a, eta hirugarrenarentzat %10a.
Gonbidapena bailarako taldeei
Duela bi urte antolatu zen lehen aldiz txapelketa hau, eta Aretxabaletako Biris taldeak irabazi zuen. Sei taldek jokatu zuten lehiaketa, eta aurten talde gehiagok izena emateko ahalegina egingo dute antolatzaileek. Hala, gonbidapena luzatu dute uztailaren 24ko futbito txapelketara animatzeko.