Bésame mucho, Acércate más, Contigo aprendí… eta betikoak diren beste hainbat bolero kantatu zituzten Laukote taldekoek. Horiei lagun egin zieten Gehi Zazpi taldeko zortzi biolontxelo jolek, eta boleroak ere ondo baino hobeto egokitzen direla doinu klasikoetara erakutsi zuten.
Zapatuko kontzertuak Atxorrotx kultura elkarteak antolatutako Errekan Gora jaialdia zabaldu zuen. Datorren zapatuan, hilak 18, ostera guztiz bestelako doinuak izango dira; Tolosako Glaukoma taldeak rap, reggae eta metal ukituak ekarriko ditu Gernika plazara, 22:30ean. Uztailaren 24an, ostera, Kalakan taldea izango da Santa Marina plazan; eta 25ean, Fermin Balentzia kantautorea Azkoaga tabernan.