Sanpedroak 2015 Eskoriatzan

Sanpedroak 2015: Euskal Jaia, sanpedroei agur esateko

Goiatz Arana Begiristain 2015ko uzt. 1a, 17:31

Eskoriatzan San Pedro jaietako azken eguna ospatzen ari dira gaur, eguaztena, Euskal Jaia. Dantzak, trikitia, sagardoa, taloa, txistorra eta hirugiharra izan dira goizeko izarrak, baina protagonista nagusia beroa gaur ere, ezbairik gabe. 

Aurreko urteetan baino jende zertxobait gutxiago ibili da eta ohi baino jende gutxiago ikusi dugu baserritar jantzita ere. Herriko plazan, Fernando Eskoriatza plazan, batu da jende gehien, eta itzala izan da lekurik preziatuena. Indarrik eta umorerik ez da falta izan, jaiarekin bat egitera animatu direnen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak