Sanpedroak 2015 Eskoriatzan

Sanpedroak 2015: Beroari aurre egin diote danbor-joltzaile gazteek

Imanol Gallego 2015eko ekainaren 30a

Tenperaturengatik haurren danborrada bi ordu atzeratu arren, bero izugarria egin du, hala ere, danbor-jole gazteek gogoz jo dute danborra. Ohikoa baino ibilbide motzagoa egin dute gaztetxoek, eta jendeak gogotik txalotu du guztien esfortzua. Danborrada plazan bukatu da, eta nola ez, bertan batu den jende gehienak ekitaldia argazkiak ateratzen eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak