San Pedro jaietako pilota partiduak jokatu ziren atzo Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Bero itzela izan zuten frontoira bertaratutakoek, baina hala eta guztiz ere, partidu bikainez gozatzeko aukera izan zen. Lehenengo partidua lau t'erdian jokatu zen; Olazabalek 22-21 menderatu zuen Arrieta. Bigarren partidua berriz, Titin III. aren omenez jokatu zen. Hala; Titin III.nak eta Gorrotxategik, 22-18 garaitu zuten Saralegi eta Pascual. Argazkiak: Iñigo Jimenez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.