Aldaketak izan dira San Pedrotako egitarauan

Imanol Beloki 2015ko eka. 29a, 16:03
Iazko danborrada txikia

Gaurko eta biharko, azken momentuko aldaketak izan dira San Pedro jaietako egitarauan. Alde batetik, bi ikuskizunen ordez, beste bi izango dira dituzte. Bestalde, haurren danborradan ordu aldaketa egongo da bero alerta dela-eta.

The funes troup taldearen kale antzerkia zegoen iragarrita gaur, 18:00etan herriko plazan, baina taldekide batek lan istripua izan du, ondorioz ez dira etorriko. Beraien ordez, Zirika Zirkus taldea egongo da Tren geltokia ikuskizunarekin.

Bihar aldiz, bero alerta dago iragarrita, eta haurren danborrada 18:00etan egitekoa zen, baina antolatzaileek ordu aldaketa egitea erabaki dute. Hori horrela, 20:00etan hasiko da haurren danborrada, baina parte-hartzaileak 19:30ean egon beharko dira kiroldegian.

Bihar gauean, Primital Boss laukotearen ikuskizuna zegoen aurreikusita Gorosarri plazan 23:00etan. Kasu honetan, taldekide baten senide bat hil da eta ekitaldia bertan behera geratu da. Hauen ordez, Bvocal taldea egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak