Joxean Artzeren hitzak hartu ditu Joxerra Zubizarreta alkateak bere pregoian, eta jai fresko erakargarrik, parte hartzaile eta gozagarriak nahi dituela esan du. Gaur, harrotasun eguna ospatzen den honetan, Montse Horrillos txupinerak "dibertsitatea eta errespetua" aldarrikatu du.
Txupina eta gero, plazan zegoen herriko bandak Eskoriatzako ereserkia jo du. Hauen ostean, dultzainek, erraldoiek eta buruhandiek bete dute Arana kalea. Arrasateko erraldoi konpartsa aritu da herriko kaleak alaitzen, eta horiekin batera, herriko gaztetxoak egindako buruhandiak ibili dira umeak zirikatzen.