Sanpedrotako egitaraua

2015ko eka. 27a, 09:26

Domeka 28, San Pedro bezpera

11:30 UMEENTZAKO JOLASAK herriko plazan.

13:00 Jaiei hasiera emateko TXUPINAZOA eta PREGOIA herriko plazan.

Aurtengo pregoia udalbatza berriak egingo du.

Gero, buruhandien eta erraldoien kalejira, Musika Eskolako bandaren eta txistularien laguntzarekin.

18:00 Gari, Montxo eta Joselontxo PAILAZOAK Gorosarri plazan.

Euria egiten badu, Zaldibar antzokian izango da.

18:30 Isabel Guridi Biain ERAKUSKETAREN inaugurazioa Ibarraundi museoan.

19:00 DANTZALDIA Obanauke taldearekin plazan.

19:30 Parrokiako abesbatzak Eduardo Gorosarriren SALBEA abestuko du San Pedro elizan.

22:30 Nagusien DANBORRADA.

24:00 DANTZALDIA Obanauke taldearekin plazan.

 

Astelehena 29, San Pedro eguna

11:45 ELIZBIRA.

12:00 MEZA NAGUSIA San Pedro elizan, parrokiako abesbatzarekin.

12:30 Beti lagun TXOTXONGILOAK Zaldibar antzokian.

13:00 Alkate soinua eta OHOREZKO BIRA txistulariekin plaza inguruko kaleetan.

13:15 Musika Eskolako BANDAREN KONTZERTUA herriko plazan.

18:00 The Funes Troup KALE ANTZERKIA plazan.

18:30 ESKU PILOTA partiduak Joseba Iñurrategi pilotalekuan.

19:00 Gazte kuadrillen arteko JOKOAK Gernika plazan.

19:15 SARDIÑA FRESKUA Eidabe taldearekin plazan.

21:30 Gazte kuadrillen AFARIA gaztelekuan.

22:00 Amalurra osatuz IKUSKIZUNA Gorosarri plazan.

23:00 IÑAKI LABAKA abeslariaren kontzertua plazan; betiko euskal abestiak.

23:00 DISKO-FESTA liburutegi kanpoaldean.

 

Martitzena 30, bigarren eguna

12:00 Kartoizko zezenekin ENTZIERRO txikia. 

Apotzagako bidetik Intxaurtxuetako plazara.

Bertan, errekortadore eskola ibiltaria.

13:00 Alma Tapatipa MARIATXIAK plazan.

16:00 MUS TXAPELKETA Gernika plazan.

18:00 Haurren DANBORRADA.

19:15 GRANUJAS kale animazioa.

23:00 PRIMITAL BROSS taldearen kontzertua Gorosarri plazan.

 

Eguaztena 1,  Euskal Jaia

12:00 Musika Eskolako DANTZA taldea plazan.

12:30 TALOGILEAK ETA SAGARDO kupelak herriko plazan.

13:00 TRIKITILARI Eskolako ikasleekin KALEJIRA.

14:30 HERRI BAZKARIA Santa Marina plazan.

Ondoren, erromeria Jainaga eta Narbaizarekin, II. Irrintzi txapelketa eta kantu txapelketa.

19:00 Buruhandien txirrindulari LASTERKETA plaza ondoan. 16 urtetik gorakoentzat.

20:30 TXIMELETA taldearekin dantzaldia herriko plazan.

24:30 BANDERA JAITSIERA eta SU ARTIFIZIALAK jaiei bukaera emateko.

Su artifizialak ikusteko leku aproposa: Santa Marina plaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak