Beste urte batzuetan herriko elkarteak izan dira horren arduradunak. Iaz, esaterako, Eskoriatzako kirol elkarteak izan zuen txupina botatzeko aukera; izan ere, elkartearen 50. urteurrena zen. Aurten, aldiz, pregoia eta txupinazoa Joserra Zubizarreta alkate berriak egingo du.
Bezperaren bezpera
Jaien bezpera aurretik ere hainbat ekintza egongo dira motorrak berotzen hasteko. Eskoriatzarren zein egun hauetan kanpotik etorriko direnen aurreikuspenak betetzeko asmoarekin.
Bihar, zapatua, bezperaren bezpera izango da, eta kontzejupe nagusien pilota txapelketarekin hasiko da eguna. 11:30ean, aldiz, umeentzako parkea izango da plazan, eta Dorleta paper dendaren ondoan, goizez, 11:30etik 14:00etara bitartean, eta arratsaldez, 16:30etik 19:00etara bitartean. Umeentzako parkea ixtean, Vhs Street Band txaranga izango da herrian zehar, eta 22:00etatik aurrera kaleak girotzen jarraituko dute.
Gazteen Eguna 29an
Aurten, gazte koadrilen arteko II. jokoak egingo dituzte, 12-17 urte bitartekoentzat. Gernika plazan izango dira, 19:00etan. Ondoren, Gazte afaria egingo dute gaztelekuan, 22:00etan. Egunari amaiera emateko berriz, disko festa izango da 23:00etan, udal Liburutegi ondoko parkean.
Errepidea bihar itxiko dute
Udaletxe aurreko errepidea oinezkoentzat bakarrik izango da jai guztietan, uztailaren 2ko 07:00ak arte. Ikuskizun gehienak kalean izango dira, baina, eguraldi txarra eginez gero, horietako batzuk Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Manuel Muñoz kiroldegian edo Zaldibar antzokian izango dira.