Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira: bata kultura batzordeak emango du, bestea, Olazar Jubilatu elkarteak, eta azkena, herri bozketa bidez aukeratuko da.
100 axtrokiko saria
Irabazlea, San Pedro jaien bezperan jakinaraziko da, ekainaren 28an, txupinazoaren aurretik. Lehen saria jasotzen duenak 100 axtroki jasoko ditu, herriko komertzioetan erabiltzeko.
Bestalde, beste bi opari emango zaizkie lehiaketan parte hartu duten biri. Arrazoi ezberdinengatik jasoko dituzte bi oroigarri hauek, baina horretarako epaimahaiaren erabakia jakin arte itxaron beharko da.