Imanol Larrañaga eta Nerea Amilibia azkarrenak Gabez Takarraran proban

Gabez Takarraran mendi lasterketaren bosgarren edizioan Imanol Larrañaga azkoitiarra (01:54:14) eta Nerea Amilibia aiarra (02:20:26) izan ziren azkarrenak. Iñaki Uribe-Etxebarria eskoriatzarrak bigarren amaitu zuen proba, irabazlearengandik hamar segundo eskasera. 

Antolatzaile lanetan ere egon zen Uribe-Etxebarriak bosgarren edizioaren balorazio positiboa egin du: "Beldur ginen eguraldiarengatik baina azkenean orain arteko eguraldirik onena egin zuen. Izan ere, ibilbideko goiko puntuetan lainoa egon izan da beti eta atzo dena garbi zegoen".

Inzidentzia aipagarririk ez

Lanpara txikiak jarri zituzten mendian aurten, nobedade gisa, baina Uribe-Etxebarriak aitortu duenez, antzerakoa zen ikusgarritasuna. Inzidentzia aipagarririk ere ez zen izan: "Orkatila bihurritu duenik egon da, baina ez da ezer larririk gertatu. Jendeak gustura bukatu duela esango nuke", dio atleta eskoriatzarrak.  

Erlazionatuak

Gabez Takarraran probaren bosgarren edizioa

Eskoriatza

Gabez Takarraran probaren bosgarren edizioa. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.