Bihar izendatuko dute Joxe Ramon Zubizarreta Eskoriatzako alkate

Imanol Beloki 2015ko eka. 12a, 15:45

Bihar, zapatua, 12:00etan, udalbatza osaketa berriari emango diote hasiera Eskoriatzako udaletxean egingo den ezohiko osoko bilkuran. Hamaika zinegotzik jasoko dute beraien kargua, eta,  horretarako zinegotzi zaharrenak eta gazteenak adin mahaia osatuko dute, osoko bilkuraren buru izango dira. Zaharrena, Aitor Zubizarreta da, eta gazteena, berriz, Aintzane Agiriano.

Alderdi jeltzaleak bost ordezkari izango ditu udalean; Joxe Ramon Zubizarreta, Puri Regidor, Maite Zubia, Josu Ezkurdia eta Maite Uribe. EH Bilduk, berriz, lau ordezkari izango ditu: Aitor Zubizarreta, Maider Landa, Josu Larreategi eta Aintzane Agiriano. Elizateen Elkarteak bakarra izango du, Iñaki Kerexeta, eta Irabazik beste bat, Rafa Bernal.

Ezhokiko osoko bilkura bi zatitan banatuko da: Alde batetik, Eskoriatzako alkate berria izango denaren hautagaitza aurkeztuko du adin mahaiak lehenbizi, eta ondoren boskatzea izango da.
Ezusteko handirik ez badago, EAJko Joxe Ramon Zubizarreta izango da Eskoriatzako alkate berria; izan ere Irabazi alderdiak Goienari jakinarazi dio bere alderdiko hautagaiaren alde boskatuko duela.

Irabazi alderdian aldaketa

Aurten, Irabazi alderdiak zinegotzi bakarra lortu du udal hauteskundeetan: alderdiko zerrendaburu Xabier Villarreal, baina haren lekua zerrendan bigarrena doan Rafa Bernalek hartuko du. Izan ere, Xabier Villarrealek ez du kargua hartuko arrazoi pertsonalengatik.

Zumitza pasako dute

Aurreko agintaldian berreskuratutako ohitura zahar bat da zumitza -uztai formako egurra)- alkate batetik, bestera pasatzea.

Hala Beñat Herce jarduneko alkateak, Joxe Ramon Zubizarreta alkate berriari pasako dio zumitza, beste herri batzuetan aginte makila pasatzen den moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak