Kontzejupe pilota txapelketa ekainaren 26 eta 27an izango da

Imanol Beloki 2015eko ekainaren 11

Kontzejupe pilota txapelketako kartela.

Atxorrotx kultura elkarteak antolatutako kontzejupe pilota txapelketa bi modalitatetan banatuko da: haurrak, alde batetik, eta nagusiak, bestetik. Haurrek ekainaren 26an jokatuko dituzte partiduak, 18:00etan. Nagusiek, berriz, ekainaren 27an jokatuko dituzte, 09:30ean. Txapelketan parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena Inkernu tabernan. Bi kategorien sari banaketa ekainaren 27an egingo dute, nagusien txapelketa amaitzen denean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak