Autobusak Ehuntze Egunerako
Ekainaren 21ean oihalez lotutako giza kate erraldoia egingo dute hiriburuetan. Hala, Donostiara joateko autobusa jarri dute Eskoriatzatik, euro baten truke. Ekitaldia Anoetako estadioan izango da eta bertara sartzeko sarrerak Hotela tabernan eta liburutegian daude salgai.
0 eta 2 urtekoek ez dute ordaindu behar, 2 eta 14 urte bitartekoek bost euro eta 14tik gorakoek hamar euro. Autobusa 10:30ean irtengo da erdiko geltokitik; buelta, berriz, 21:30ean izango da. Sarrerak hartzea beharrezkoa izango da denak ekitaldian leku berean egon daitezen.