11:00etan, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailakoek bertsotan aurkeztuko dute jaialdia, eta abestiak eta dantzak eskainiko dituzte herriko plazan; 12:00etan, cup song bat egin eta grabatuko dute; eta 12:30ean, umeentzako tailerrak egongo dira; aurpegi margotzea, ziba lehiaketa, burbuilak… 14:00etan, Luis Ezeiza eskolako arkupeetan herri bazkaria egingo dute, eta ondoren, bertan jarraituko du festak. Izan ere, 15:30etik aurrera, puzgarriak, apar festa, disko-festa… izango dira eskolako patioan, eguraldiak laguntzen badu; bestela, frontoian elkartuko dira hainbat ekintza egiteko.
'Cup song' grabazioa
Cup song deritzona edalontziak eta eskuak erabiliz erritmoa eta musika markatuz egiten den abestia da, eta halako bat egin eta grabatuko dute.