Errekan gora jaialdia "herrian errotuta dagoen" ekintza da, eta "interesa pizten du" bai eskoriatzarren artean eta baita bailarako gainerako herritarren artean ere. Hori da Beñat Herce Eskoriatzako jarduneko alkateak aurkezpenean adierazi duena.
Egitaraua
Atxorrotx kultur elkartetik, Juan Luis Zubizarretak eta Iñaki Kortazarrek aurkeztu dute egitaraua:
- Uztailaren 4an, zapatua, 4kotegehi7 22:30ean Huhezin.
- Uztailaren 11n, zapatua, Arozenatarrak 22:30ean Zaldibar Antzokian
- Uztailaren 18a, zapatua, Glaukoma 22:30ean Gernika plazan
- Uztailaren 24a, egubakoitza, Kalakan 22:30ean, Santa Marina plazan
- Uztailaren 25a, zapatua, Fermin Balentzia 22:30ean, Hotela tabernan
Eskerrak babesleei
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie bai udalari eta baita gainontzeko babesleei ere –Fagor, Huhezi, Kutxabank, Zaldibar errotulazioa eta txistu taldea–. Aurrerantzean ere jaialdia antolatzen jarraitzeko gogoa azaldu dute Aitzorrotz elkarteko kideek.