Guztiak emakumeak eta herrikoak. Atzo zen protagonistek eurek sortutako antzezlanaren estreinaldia, eta urduritasunak gainditurik, sekulako ikuskizuna eskaini zuten Zaldibar antzokian: "Ikuslea barrez egon zen emanaldi osoan zehar eta txalo zaparrada ederrak eskaini zizkigun", dio Arantxa Lopez de Letonak, taldeko zuzendariak.
Deskantsatzeko denbora barik, gaur Errenterian eskainiko dute antzezlana.