Herritarren ataria, zerbitzu telematikoak, ordainketak, fakturak, diru laguntzak eta kontratatzailearen profila dira tramiteen barruan aurki daitezkeen atalak. Baina, batez ere, hiru erabiliko dituzte herritarrek:
Herritarren ataria; Udalarekin tramite gehienak on line egiteko ataria da. Bertan, diru laguntzak nahiz obra lizentziak eskatu ahal izango dira, hirigintza kontsultak egin; mota guztietako eskaerak, kexak edo iradokizunak…
Horretarako, herritarrak bere datuak eman beharko ditu. Bi modutara egin dezake: pasahitzarekin edo txartel digitalarekin. Pasahitza lortzeko, herritarrak udaletxera joan beharko du bere datuak egiaztatzera.
Zerbitzu telematikoen atala, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du, eta bertan, herritarrak udal errolda agiria eskuratu dezake, eta erroldako bestelako datuak; bizikidetza, altak, bajak…
Ordainketak Internetez
Edozein administraziotan ordainketak Internetez egiteko zerbitzua da, baita Eskoriatzako Udalean ere; beraz, bertatik, isunak, kiroldegiko tasak… ordain daitezke, besteak beste.
Informazio gehiago hemen.