Juan Carlos Irizarren elkartasun kontzertuan, Zaldibar antzokia beteta

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mai. 30a, 10:47

Liberiako Aita Menni ospitaleari laguntzeko, Juan Carlos Irizar musikari eta konposatzaile oñatiarrak elkartasun bira hasi du Eskoriatzan. Emanaldiaren aurretik, Aita Menniko ordezkariek Liberiako gaur egungo egoerari buruz hitz egin zuten, eta ondoren, Juan Carlos Irizarrek pianoa jo eta Eskoriatzako parrokiako abesbatzakoek kantuan egin zuten. Herritarren txalo zaparradak entzun ahal izan ziren.

Kontzertuaren aurretik Aita Menniko ordezkariek azaldu zuten Monroviako Ahizpa Ospitalarioen Benedict Menni Zentroari laguntzeko, instalazioak berriro ireki eta osasun mentaleko programa bat martxan jartzeko, We are like you programa jarri dutela martxan. Hain zuzen ere, proiektu horretarako fondoak biltzen laguntzeko helburuarekin hasi du Juan Carlos Irizarrek elkartasun bira eta hainbat kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian.

Eskoriatzan egin zuten atzo, egubakoitza, birako lehenengo kontzertua. Bertan duela 25 urte inguru Juan Carlos Irizarrek konposatutako Eskoriatzako ereserkia entzun ahal izan zen eta beste hainbat kantu ere jo eta abestu zituzten. Eskoriatzako parrokiako abesbatzak, hasteko, hiru euskal abesti kantatu zituen, Juan Carlos Irizar pianoan zela; euskal kanta ezagunak jo zituen horren ostean Irizarrek pianoan; eta bere jatorrizko musika ere entzun ahal izan zen, izan ere, bere diskoetako hainbat doinu ere berreskuratu zituen kontzertuan.

Kontzertuetako sarrera doakoa izan zen, baina merkatu txiki bat jarri zuten antzokiaren sarreran Liberiatik ekarritako objektuekin eta Juan Carlos Irizarren diskoekin. Handik jasotako dirua, We are like you proiekturako izango da.

Eskoriatzan "oso gustura" izan zen Irizar eta datorren astean Zumaian egingo du emanaldia. Zaldibar, Aramaio, Bilbo, Durango, Gernika edota Donostian ere emago ditu elkartasun kontzertuak.

Liberian lanean

Ahizpa Ospitalarioak 1966an hasi ziren Liberian lanean, betiere osasunaren sektorean, Benedict Menni eta errehabilitazio zentro batekin. 2014an hasi zen ebolaren krisiarekin, herrialdeko osasun zerbitzuak ixten joan dira, horien artean, Benedict Menni osasun etxea, eta langileak zein pazienteak kutsatzeko beldurrez zeudelako. Horrek eragin du lehen kontrolatuta zeuden gaixotasun prebalentzia larriki areagotzea eta hilkortasun tasa handitzea.

We are like you lankidetza proiektuari ekarpen ekonomikoa egin nahi dioten pertsonek, Laboral Kutxako zenbaki honetan egin ditzakete diru ekarpenak: ES51 3035 0001 56 0010129618.

Erlazionatuak

Juan Carlos Irizarren elkartasun kontzertua

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 mai 30 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak