Isildu eta isilarazi dizkiguten berbak. Oparitu ditugunak; lapurtu dizkigutenak. Bihotzean kateatutakoak; muxuek bultzatuta ihes egiten dutenak… Bata bestearekin kateatu eta istorio hauetan bizi direnen inguruko saioa eskainiko du Dorleta Kortazarrek. Zapatuan izango da ipuin kontaketa, Zaldibarren 22:30ean. Sarrera lau eurotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.