Domekako udal hauteskundeetan 3.169 pertsonak izango dute bozkatzeko aukera

Imanol Beloki 2015ko mai. 22a, 12:57

Eskoriatzako bost alderdietako alkategaiek aurkeztu dute euren programa, eta, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan herritarrek botoa eman ondoren, emaitzei itxaron beharko zaie herriko alkate berria nor izango den jakiteko.

EH Bildu, EAJ, Elizateen Elkartea, Irabazi Eskoriatza eta PSE alderdietatik, Aitor Zubizarreta, Joxe Ramon Zubizarreta, Iñaki Kerexeta, Xabier Villarreal edo Jose Luis Cantero izango da Eskoriatzako alkate berria. Hain zuzen ere, hamaika eserleku banatuko dira, alderdiek jasotzen duten boto kopuruaren arabera.

Gaur egun hamaika zinegotzik osatzen dute udalbatza, eta, boto guztiak zenbatu ondoren, alderdi bakoitzak jasotzen duen boto kopuruen arabera esleituko dira zinegotziak.

Bozkatzeko eskubidea

Eskoriatzako errolda 4.077 pertsonakoa da, eta, horietatik, bozkatzeko eskubidea 3.169 pertsonak izango dute domekako hauteskundeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak