Huheziko ikasleek 'Txomin Txapel' eguna ospatuko dute Eskoriatzan

Imanol Beloki 2015ko mai. 21a, 16:41
Txomin Txapel eguneko bazkaria Olazar enparantzan egingo dute aurten.

Gora-behera asko izan diren arren, aurten ere Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eguna ospatuko da Eskoriatzan, Txomin Txapel moduan ezaguna dena. Bihar izango da egun handia, eta goizerako hainbat ekintza prestatu dituzten arren, gauerako prestatuta zituzten kontzertuak bertan behera geratu dira.

Txomin Txapel eguna Huheziko ikasleek bultzatutako jaia da, baina aurten zoritxarrez, ez da inplikazio handirik egon ikasleen aldetik. Horregatik, bazkal ostera arteko egitaraua dago soilik.

Ekintza guztiak Olazar enparantzan egingo dira, nahiz-eta festa herrira zabalduko den seguruenik. 10:00etan marmitako lehiaketa hasiko da, eta lehiaketan lau taldek hartuko dute parte. 11:00etan berriz, sortzaileen gunea jarriko da. Bertan musika ekipoa izango da, eta nahi duenak mota guztietako adierazpen artistikoak egin ahalko ditu; kantua, musika instrumentuekin ekitalditxoak, dantza…

14:00etan marmitako lehiaketari amaiera emango dio epaimahaiak, eta bazkaltzen hasiko dira. Bazkaldu ondoren, trikitia egongo da eta festarekin amaitu edo jarraitu, norberaren esku geratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak